Kimutx

Kimutx proiektua

Taupada

Hemen dagoen lan guztia herriari itzuli nahi diogu,elkarlanean eta norberak bere aberastasuna emanaz herrian sortu baita.

Etxe giroan hasitako proiektua da, auzolanean hazi eta herri giroan osatu dena. Parte hartu dugun bakoitzak dakiguna eginez osotasuna elikatu dugu etengabeko ikaskuntza prozesuan zeinean haurrak izan diren ikasteko, jolasteko eta gidatzeko giltza.

Proiektu xume honetan parte hartu dugunon helburu pertsonala, bizi garen herria begirunez harturik, eta ondare kulturalaren taupadetan oinarrituz, haurren lehen urratseetako batzuen koloreztatze prozesu horretan bidelagun izatea. Asmoa ez da haurra kulturan txertatzea, baizik eta kultura senti dezan, gure gertutasuna senti dezala, inguruan duena maitatuz bestelako kulturak balioesteko aukera aberatsagoa sortuz.

Eta orain gure ekarpen guztiak modu aske batean zuekin partekatu nahi ditugu, amatxi, aitite, guraso, osaba-izebek egiten zuten eta egiten duten moduan, ahozkotasuna eta gertutasuna mimatuz.


Proiektua zabaltzeko tresnak

Auto-edizioa


Aurrean duzue web orrialdean, proiektu honetarako sortu diren kanta, doinu, ipuin ,irudi eta material jostagarri zein didaktiko guztia eskuratzeko aukera izango duzue.

Kantak edozein unetan eskura izateko, deskargen atalean dituzue eta hoberen datorkizuen euskarrian gorde eta entzungai izan ditzakezue (CD, pendrive, mugikorretan...). Hartara, etxean, eskolan, kotxean, jolasean edo nahi duzuenean izango duzue eskura edukitzeko aukera.

Material editatua


Tirada txiki bat egin da material guztia biltzen duena eta 18€etan dago salgai. Hau jasotzeko bi bide daude.

  • - Web-aren bitartez eskaera eginez hemen.

  • - Proiektuko aurkezpenetan edo toki berezietan eskuratzeko aukera.

Material editatuarekin lortutako etekinak edizio lana ordaintzeko eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko erabiliko da.


Aurrera begira

Proiektuan parte-hartu dugun guztiok musu-truk egin dugu lan proiektuaren filosofiaren ildotik. Halere lanketa guzti honek zenbait gastu ekartzen ditu, hala nola, mugikortasuna, material bereziaren beharra, edizio fisikoaren gastuak, ea.

Bestetik proiektua beste kulturetara irekitzeko asmoa ere badugu, konpartitzeko garaian materialaren itzulpenak eginez. Gurean sortutako indarra beste tokietara hedatzea gustatuko litzaiguke eta hala beste lekuetako sehaska kulturarekin erlazioa dituzten proiektuak egitera animatu tokian tokiko lanketak bultzatuz eta gurera ekarriz interesa dutenen artean sare handi bat sortuz.

Horretarako zuen laguntzak berebiziko garrantzia dauka. Alde batetik proiektuaren material editatuaren erosketarekin lagundu gaitzakezue eta bestetik dohaintzaren bitartez.