Kimutx



Oarsoarrak Euskararen Saria 2014

KIMUTX proiektuak Oarsoarrak Euskararen Saria irabazi du!!

Aurtengo Oarsoarrak Euskararen Saria Kimutx proiektuak jaso du eta euskararen alde lanean eginiko ibilbideari aipamen berezia aldiz Izasku Madariagak.

Saria epaimahai zabal baten eskutik dator: teknikariak, AEKko irakasleak, idazleak, bertso eskoletako kideak, irakasleak, idazleak...
Erabakia hartzeko garaian euskararen normalizazioan urrats nabarmenak egiten dituen talde, establezimendu edo erakundetan jartzen dute haien arreta.

Pozaren pozez jaso genuen saria, egiten gustatzen zaiguna oholtzara eramanda... haurrak eta helduak elkarrekin ilusioz beterik kantatzen eta barnean sentitzen duguna adierazten...

Hamaika Telebistaren bideoan sarien inguruko albistea ematen da.

Mila esker Kimutx-eko kimu guztiei, egitamoan sinisten duzutenei, gurekin batera bizitzari prisma berezi honetatik begiratzen diozutenei eta saria eman diguzuen erakundeei. Besarkada kolektibo handi bat bihotz bihotzez.

Ilusio berberarekin jarraituko dugu lanean baina
jasotako babes berezi honek indarberritu gaitu.
Jarrai dadila sormena, goxotasuna eta auzolana!!!


Albistearen inguruan sarean zabaldutako erreferentziak:
Noticias de Gipuzkoa: "Eman dizkiguten sariak talde lanean oinarrituta daude
Oarsoarrak ataria: "Oarsoarrak" Euskararen Saria, sari-emate ekitaldia
Herri Bizia ataria: Kimutx elkarteak jaso zuen Oarsoarrak Euskararen Saria
Hirian aldizkaria: Kimutx Kultur Elkarteari eman diote Oarsoarrak Euskararen Saria
Oarsobidasoako HITZA: Oarsoarrak Euskararen Saria Kimutx-entzat, eta aipamen berezia Izaskun Madariagari
KORRIKAren atarian: Oarsoarrak ere #euskahaldun!
Oarsoaldeko AEK: Kimutx Kultur elkarteak jaso du 2014ko Oarsoarrak saria
Hamaika telebista: Oarsoarrak saria Kimutx elkartearentzat