Kimutx



Aurkezpena Igartza Jauregian

ZEINUTXen aurkezpena Beasainen

Igandean, azaroaren 30ean, Zeinutxen aurkezpen jaia ospatu genuen Beasaingo Igartza Juaregian. Bertan, Kimutx proiektuak jasotako azken ekarpena eman genuen argitara, Miren Aldazabal zeinu hizkuntzako interpreteari esker, aurkezpen osoan zehar Kimutxen istorio eta kantak haur gorrentzat egokituak izan ziren.


Badira zenbait urte Kimutx proiektua martxan jarri zela, eta ordutik, bide luzea egin du auzolanean eta Creative Commons lizentziapean sortutako proiektu honek. Baina azken ekarpena irailean jaso zuen, Zeinutx: Kimutxen ipuinak zeinu hizkuntzan gozatzeko aukera. Kimutxen webgunean eta bideo kanalean ikusgai dagoen ikus-entzuneko sorta baten bilduta daude ipuinak, eta Beasaingo aurkezpenean, lehenengoz jendaurrean aurkeztu zen proiektua.


Arratsaldeko bostetan hasi zen ekitaldia, bertan bildu ginen Kimutx proiektuko zenbait kide, Kimutx eta gainontzeko izaki mitologikoen kontu eta kantak ezagutarazteko.


Igartza Jauregia haur, guraso eta lagunez bete zen. Aurkezpenaren urduritasuna eta poztasuna batuta, giro magikoa sortu zen Kimutx iratxoaren istorioen bueltan. Haurrek Aker, Nora, Martin txiki eta gainontzeko pertsonaiak ezagutu zituzten, eta horiek kantatzen dituzten kantak ere.
Giro polita sortu zen Igartzan bildutakoen artean!!


MILA ESKER!!!!