Kimutx

Ongi etorri Kimutx proiektura

Asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaiean, jostagarrian eta maitakorrean batean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz. Horretarako, kantuan oinarrituko gara, batez ere, honek duen balioa eta ematen dituen onurengatik. Hala ere, helburua lortzeko hiru baliabide erabiliko dira; musika, doinu eta erritmo egokietan; hizkuntza, bai bertsoetan, bai ipuinetan islaturik; eta irudiak. Haurrak munduari zabalik dauden pertsonak dira, eta beraien baitan daude gaitasun eta erantzun guztiak. Maitasunez beraien jardun askean oinarrituz esperientziak eskaintzen dizkion giro eta inguruneak sortuz, umearen erritmoa errespetatuz eta haurraren behar eta interesetatik abiatuta, ingurua ezagutzen lagunduko dion giroa sortzea da lan honen oinarrizko helburuetako bat.


Proiektuaren gakoak

  • 0-12 urteko haurren lehen urratsen zatitxo bat koloreztatzea.
  • Euskal Herriko mitologia, kultura eta folklorera gerturatzea.
  • Haurrak egunerokoan alai eta pozik egoteko lagungarria den tresna.
  • Proiektu parte-hartzailea: Euskal Herriko txoko guztietako pertsonez osatutako taldea, auzolaneko sorkuntza prozesua, musu-truk egindako lana.
  • Proiektu librea: Eskuratzeko eta auto-editatzeko materialak, Creative Commons ezaugarriarekin zabalduta.

Proiektua ezagutu!